Gurutze Mujikaren 21 margolan ikusgai, Aroztegin

Mireia Bikuña 2025ko abu. 14a, 11:00

Areantzan bizi den margolariak olio lanak ipini ditu Bergarako aretoan. Naturan oinarritutako lanak dira guztiak, eta ikusgai egongo dira abuztuaren 24ra arte.

Izen bako erakusketa da Gurutze Mujikak Bergaran ipini duena. Oihal-gaineko olio-pinturak dira guztiak. "Oraingoan, naturan oinarritutako margolanak dira ikusgai daudenak: elurtuta, udazkenekoak... Egia esan, aspaldian, oso eroso sentitzen naiz halakoak margotzen", esan dio GOIENAri egileak. 

Txikitan hasi zen margotzen, baina, bereziki azken 30 urtetan dabil buru-belarri. Bergaran Abdon Juaristirekin eta Luis Laskurainekin ibili izan da, teknika fintzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak