Zazpi haur saharar etorri dira Debagoienera, Oporrak Bakean egitasmotik

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko uzt. 22a, 11:50

Euskal Autonomia Erkidegora, guztira, 213 ume saharar iritsi ziren egubakoitzean; aurreikusitakoa baino ia hogei egun beranduago, pasaporteekin izan dituzten arazoak tarteko. Debagoienera, guztira, zazpi etorri dira; bost Oñatira, bat Bergarara eta beste bat Aretxabaletara. 

Aurreikusitakoa baino ia hogei egun beranduago, baina hemen dira Oporrak Bakean egitasmotik aurten EAEra uda pasatzera etorri diren 213 haur sahararrak. Horietatik zazpi etorri dira bailarara; bost Oñatira eta bana Bergarara eta Aretxabaletara.

Hemengo aisialdiaz aparte, haur sahararrendako garrantzitsua izaten da beharrezko osasun azterketak egitea, eta lehen egunak horretarako aprobetxatu dituzte.

Abuztuaren bukaerara arte izango dira hemen haur sahararrak, eta bizi diren desertuko 50 graduetatik urrunduta, euren osasuna indartu ahal izango dute. Gainera, euren errealitatea ezagutarazteko ere balioko duela diote familiek, izan ere, diote herritar asko gerturatzen zaizkiela galdezka.

Txernobilgoak ere bai

Haur sahararrez gain, Txernobiletik ere etorri dira umeak Debagoienera. Aurten lau etorri dira Bergarara eta bi Eskoriatzara. Horiek ere harrera familietan igaroko dute uda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak