Garena jatetxeko gatza eta piperra dira Julen Baz eta Peli Perez de Anuzita. Sukaldari trebeak dira, baina ez dira euren trebeziarekin konformatzen. Exijenteak eta kritikoak dira euren buruarekin, eta detaile guztiak zaintzen dituzte. Etengabe hobetzeko ahalegin horri esker, jatetxea ireki eta urtebetera lortu zuten lehenengo Michelin izarra. Ondorioz, geroz eta atzerritar gehiago joaten dira Diman duten jatetxe ederrera, baina ez dituzte bezeroak ahazten. Izan ere, tradizioa da Garenaren arima.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.