Karmele Gurbindok, Nerea Arrasatek, Ainhoa Garciak, Jaione Baraibarrek eta Aritz Martinek osatzen dute Naxker, Iruñerria sorterri duen pop taldea. 2024ko azaroan plazaratu zuten Matxenia II lehenengo EPA, zuzenean garunera doazen melodia eta hitz itsaskorreko sei abestirekin. Nahikoak, Euskal Herriko herri eta eszenatoki gehienetara eraman dituen ibilbideari ekiteko. Euren izenean neska eta aske hitzekin jolastea ez da kasualitatea, kontzienteki bilatutako zerbait baizik. Asmoen deklarazio moduko bat da: neskak dira eta gogoan duten hori egitera etorri dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.