25 urteko ibilbidearen ostean, agur esango du Gatibu taldeak. Euskal musikara iraultza ekarri zuen Gernikako taldeak, doinu freskoekin eta berezko euskararekin. Belaunaldi baten baino gehiagoren bizitzetako soinu-banda izan dira, baina etapa bat ixtea erabaki dute. Abenduan BECen emango dituzte azken hiru kontzertuak; aurretik, hona eta hara ibiliko dira Euskal Herriko eta atzerriko plazak alaitzen. Iraganari, orainari eta etorkizunari buruz hitz egiteko, TTAPen izan ditugu Alex Sardui Gatibuko abeslaria eta Haimar Arejita gitarrista.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.