Larraitz Zeberio kazetariak gidatutako lehen atalean, lau lagun batu dira mahairen bueltan: abokatua eta egun Taupa Mugimendua izena duen Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari ohi Elena Laka (Eibar, 1966); Jardun euskara elkarteko kidea izateaz gain 35 urtez Bergarako Udaleko Euskara teknikari izan den Estepan Plazaola (Arrasate, 1961); Emuneko aholkulari eta ikertzaile Onintza Legorburu (Antzuola, 1993); eta Oñatiko Aixotu elkarteko kide Iñigo Madina (Oñati, 1996).