ALBISTEAK

Kantuan eta dantzan Amaia antzokian

Sara Lanz 2025ko mai. 20a, 15:15

Debagoieneko Kantariren bederatzigarren edizioak geldialdia egin du Arrasaten. Zapatu eta domekan, hilak 17an eta 18an, Arrasateko eta Aramaioko zazpi eta hamabi urte bitarteko 38 talde igo ziren Amaia Antzokiko oholtzara, euren aukeratutako kantuak abestu eta prestatuko koreografiak dantzatzera. Guztira zortzi saio grabatu zituzten eta horiek maiatza bukaeran egongo dira ikusgai Goiena Telebistan.

Debagoieneko Kantariren 9. edizioak izan du lekua Arrasaten. Maiatzaren 17an eta 18an, Amaia antzokiko oholtza gaztetxeoz bete zen: Arrasateko 7 eta 12 urte arteko 38 taldeek parte hartu zuten ikuskizunaren grabaketan.

Talde bakoitzak aurrez aukeratutako kanta bat interpretatu zuen, dantza eta koreografiarekin batera. Emanaldi guztien grabaketak maiatzaren amaieran emitituko dira Goiena Telebistan.

Kantu eta eszenografia berriak

Aurtengo edizioan indarberrituta etorri da karaoke ikuskizuna. Izan ere, kantu berriak estreinatu ditu saioak: Besteak beste, En Tol Sarmientorenak, Hutzarenak, Nogenenak eta Kai Nakaienak. Honekin batera, eszenografia berria izan du edizio honek. Parte hartu duten gaztetxoek, aurreko egunetan asko prestatu dituzte euren ikuskizunak. Gainera, egunean bertan makillaje eta arropak prest eraman zituzten. 

Musika eta eszenografia ez dira aurtengo berritasun bakarrak, saioa hasi aurretik, koloretako argi-makilak eskuratu ahal dira, eta hauek publikoaren artean nabariak dira. Goienakide direnek gainera, poster bat ere jasoko dute opari Kantarin parte hartu izana gogoan izateko. Eta ez direnek, zuzeneko saioetan jartzen den Goienakide gunera joanda edota Goienara deituta, Goienakide egiteko aukera daukate, ondoren, besteak beste, posterra eskuratu ahal izateko.

Goiena telebistan

Zapatuetan eta domeketan estreinatzen dira Goiena telebistan Kantariren saio berriak, eta astean zehar ere eskaintzen dira horiek gero. Orain, Aretxabaletan grabatutako saioak emititzen dabil Goiena; bertan parte hartu zuten Aretxabaletako eta Eskoriatzako gaztetxoen saioak. Eta horien ostean, maiatza amaiera inguruan ikusi ahalko dira Aretxabaletan asteburuan grabatutako saioak. Gainera, behin telebistan emititutakoan goiena.eus webgunean egongo dira ikusgai. 

Oraindik kantarik badu beste geldialdi bat bailaran, grabazioa egingo den bailarako hurrengo eta azken herria Oñati izango da, maiatzaren 24ko eta 31ko asteburuetan.

 

Erlazionatuak

Amaia antzokian izan dira Kantariko saioak asteburuan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria mai 19, 15:24 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak