Kolonbiar euskalduna dela esaten du Laura Penagos (Suesca, Kolonbia, 1983) aktore eta sortzaileak. Bogota ondoko herri batean jaio zen, euskararekin inolako loturarik izan barik, eta, gaur egun, euskara "dena" da harentzat. Aitortu du hizkuntza ikasteko bidea benetan zaila izan zela, baina ez zuela etsi. Egunerokoan ez ezik, oholtza gainean ere euskara darabil, eta antzezlan bat sortu berri du, euskararen eta migrazioaren inguruan kontzientzia sortzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.