Dantza garaikidearen profesionala, nazioartera eraman zuen hainbat konpainiatan aritu ondoren, bikotekide eta dantzakide duen Jon Gonzalezekin batera proiektu propioa eratzea erabaki zuen. Ia hamar urte dira Led Silhouette abiarazi zutenetik, non eta haren sorterrian bertan, Lesakan. Herritik sortzea posible bakarrik ez, eta modu bakarra izan delako, prekarizazioaren gaitza sufritzen duen sektore batean. Bikote formatuan eta kalean aritzetik, zortzi dantzariz, eszenografia landuz eta hainbat teknikariz osatutako proiektuak garatzera iritsi dira. Bidean, hainbat izan dira jasotako onarpen eta sariak. Horiei ere, arrakastari bezala, neurriz erreparatzen die, hala ere.