HEMEN DEBAGOIENA

'Sona' abian da, musikazaleek musikazaleentzat egindako bideopodcasta

Sara Lanz 2025eko apirilaren 17a

Jokin Bereziartuak gidatutako Sona bideopodcasta martxan da. Saio honetan, batez ere Debagoieneko musika taldeak dira protagonistak, eta atal bakoitza elkarrizketa eta formatu akustikoan eskainitako kontzertu banarekin osatzen da. Lehen bi ataletan, Oñatiko Sukena taldea eta Aretxabaletako Kaparrak izan dira gonbidatuak, euren musikaz eta ibilbideaz hausnartzeko tartea hartuz. Aurrera begira, hirugarren saioan Añube taldea gertutik ezagutzeko aukera egongo da.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak