DJ ezagutu genuen Aitor Etxebarria, baina, egun, film eta telesailetako soinu-bandak egiten dihardu. Intimidad, El Hoyo 2 eta El cuerpo en llamas ekoizpenei musika jarri die, eta harenak dira Pedro Almodovarrek ekoiztutako Mentiras pasajeras telesailean entzuten diren melodiak. Arriskua betidanik gustatu izan zaio eta arreta ematen duen ukituak jartzen dizkie soinu-bandei. Aurtengo agenda beteta dauka, eta pozik dago, zoriontsu egiten baitu zinemak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.