2025eko 'Goiena 0km gida', bailarako etxeetan

Julen Murua Mesonero 2025ko ots. 28a, 13:00

Beste urte batez, debagoiendarrek Goiena 0km gida jasoko dute euren etxebizitzetan, eta aurtengoak ere bailarako negozio guztien gaineko informazio eguneratuena eta osatuena jasoko du. Hilaren 26an hasi zen banaketa, eta martxoaren 3rako guztia banatuta egotea aurreikusten da.

"Gida komertzialaren berezitasun nagusia da osatuena eta eguneratuena dela. Urtero-urtero egoten gara bezeroekin, eta egin nahi duten edozein aldaketa islatzen da gidan. Erakusten da gure bailaran dauden negozio, komertzio eta enpresa guztien informazioa", dio Goienako komertzial saileko arduradun Mireia Larrañagak. Horrez gain, hainbat euskarritan banatuko dela ere iragarri du: "Alde batetik papera egongo da; bestetik, Goiena.eus atarian gidako atala egongo da; eta azkenik, denda bakoitzea QR bat egongo da Goiena 0km gidara sartzeko. Gainera, Goiena aplikaziotik ere egongo da gidan sartzeko aukera".

0 kilometrokoa

Guztira 17.600 liburuxka banatuko dira. Leintzeko gida Arrasaten, Aretxabaletan, Eskoriatzan, Leintz Gatzagan eta Aramaion banatuko da; guztira, 8.800 ale. Bergara aldeko gida Bergaran, Antzuolan eta Elgetan banatuko da; guztira, 5.500 ale. Eta, azkenik, Oñatiko gida herrian bertan banatuko da; guztira, 3.300 ale. 0 kilometroko gida bat izatearen garrantzia nabarmendu du Larrañagak; gainera, 25. urtea izanda, denbora horretan Goienarekiko konfidantza erakutsi duten komertzioei eskerrak emateko ere aprobetxatu gura izan du: "Goiena 0 kilometroko hedabidea da. Orduan, gure ingurunearekin bat egiten duen filosofia jarraitzen dugu. Eskerrak eman nahi dizkiegu urteetan gurekiko erakutsi duten konfiantzagatik; ikusten dute gure hedabideetan eta gida komertzialean egotea onuragarria dela eurentzat. Eskertu nahi diegu gurekin egotea eta gurekin jarraitzea".

Hilaren 26an hasi zen banaketa, eta martxoaren 3rako guztia banatuta egotea aurreikusten da. Goiena aldizkaria jasotzen dutenek eta gidan publizitatea egiten duten bezeroek izango dute gida etxean, baina beste edonork ere jaso nahiko balu, Goienara gerturatuta edo 943 25 05 05 telefonora deituta eska dezake 2025eko Goiena 0km gida.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak