Zazpigarren Aresko martxarako izen-ematea, zabalik

Gontzal Belategi Zubia 2025ko ots. 8a, 10:15

Areskoko hainbat kide 2025eko martxako kamisetaren aurkezpenean.

Martxoaren 9an izango da Aresko Emakumeen Martxaren zazpigarren edizioa. Izen-ematea irekita egongo da otsailaren 17ra arte.

Aresko Emakumeen Martxaren eguna zehaztu dute Eskoriatza Kirol Elkarteko eta UDAko kideek. Martxoaren 9an izango da, eta Eskoriatzatik Aretxabaletarako ibilbidea egingo du aurten. Azken urteetan bezala, zazpigarren edizio honek ere Emakumeok bidea eraikiz leloa eramango du. Ohitura mantenduz, bi pertsona omenduko dituztela iragarri dute antolatzaileek, bata martxaren hasieran eta bestea amaieran, baina, omenduak nortzuk izango diren aurrerago jakinaraziko dutela adierazi dute.

Izen-ematea zabalik

Izen ematea zabalik egongo da otsailaren 17ra arte. Aretxabaletako Ibarra kiroldegian edo Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian eman ahalko da izena. Zortzi euroko prezioa izango du izen-emateak, eta beste urteetan bezala, izena ematearekin batera egunean bertan banatuko den kamiseta izango da opari. Kamisetaren neurria izen-ematearekin batera zehaztu beharko da.

Jendea parte hartzea animatu nahi izan du Areskoko entrenatzaile den Amaiur Sanchok: "Aurreko urtean jende asko animatu zen martxan parte hartzera, eta jendea animatu nahi dugu martxa honetara ere etortzeko".

Emakumeek kirolean aurrera egitea

Sanchok azaldu duenez, martxoaren 8aren bueltan hasi ziren ekimena antolatzen. Honen helburua emakumeek edozein kirol esparrutan aurrera egin ahal izatea da: "Duela zazpi urte hasi zen. Martxoaren 8a emakumeen eguna denez, gure nahia feminismoa aurrera eramatea eta emakumeak, gure kasuan saskibaloian jokatzen dugula, saskibaloian parte hartzea edo beste edozein kiroletan aurrera eramatea da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak