Eskola kirolaren auziaren gainean berbetan, eragile ezberdinekin

Xabier Urtzelai 2025ko urt. 30a, 12:10

Eskola kirolaren auziaren gainean berba egiteko Berbagai saioan egon da aste barruan 2003 eta 2011 urte bitartean Foru Aldundiko kirol zuzendari izan zen Iñaki Ugarteburu. Klubetako ordezkariekin egoten saiatu da GOIENA baina ez da erraza izan. Eredua zalantzan jarri barik, Ointxe!ko ordezkari Izar Bediak eredu horren derrigortasunak klubei zelan eragiten dien azaldu du.

Orain arte, Gipuzkoan, 13 urtera arteko gazte batek kirol jarduera federatu bat egin nahi bazuen, klub bat ordezkatuz, eskola kirolean ere esku hartu behar zuen. Exigentzia hori Gipuzkoako Foru Aldundiak markatu zuen 90eko hamarkada hasieran, foru dekretu bidez, eta orain, araudi hori bertan behera gera daiteke. Izan ere, Pasaiako familia batek Eskola Kiroleko gaur egungo araudiaren aurrean jarritako helegitearen ondoren etorri da EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpena. Eta honek adierazi du multikirol programan derrigor parte hartu behar izatea adingabeen eskubide indibidualen kontra dagoela. Foru Aldundiak errekurtsoa jarriko duela adierazi du, eta prozesua luzatu egin daiteke. Gaiaren gainean berba egiteko Iñaki Ugarteburu izan da aste barruan Berbagai saioan. Ugarteburu Foru Aldundiko kiro zuzendaria izan zen 2003 eta 2011 urte artean, eta eskola kirolaren eredua Gipuzkoako hainbat eragileren aurrean defendatzea tokatu zitzaion.

Gai honen gainean bestelako iritziak batzen saiatu da Goiena, baina ez da erraza izan ahots ezberdinak jasotzea. Orokorrean, klub askotatik jasotako mezua izan da eredua ez dutela zalantzan jartzen, baina araudiaren puntu batzuek badutela klubengan eragina. Ointxe saskibaloiko klubeko ordezkari Izar Bediak erantzun ditu Goienako galderak. Aurreratu du Leintz Eskola Kiroleko profesionalekin elkarlanean jarduten dutela, inolako arazo barik, baina saskibaloira gerturatzen diren gaztetxoek eskola kirola ere derrigor egin behar izate horrek eurendako albo kalteak dituela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak