Iratxe Alvarez: "Arazo handiak dauzkagu erasotzaileak gure artean daudela onartzeko"

Ttap 2025ko urt. 29a, 09:16

Nafarroako mugimendu feminista aitzindaria izan da festetan, sanferminetan, indarkeria matxistaren aurkako protokoloak garatzen. Horiek zein indarkeria matxista ororen aurkako protokoloak birpentsatzen ari da Nafarroako Indarkeria Sexistaren Aurkako Emakumeen Plataforma. Talde horretako kide da Iratxe Alvarez, mugimendu feministako militante eskarmentu handikoa.

Alvarezek elkarrizketan protokoloen iragana azaldu du, egun indarrean direnen indarguneak zein ahulguneak aztertu ditu, eta etorkizunekoei begira hainbat galdera formulatu ditu, erakundeak ez ezik herritarrak ere interpelatzen dituztenak. Haren irudikoz, "tentsioa galdu da", mobilizaziorako "puntu folkloriko bat hartzen hasi dira", "arazo handiak dauzkagu erasotzaileak gure artean daudela onartzeko" eta "erakundeek dagokien ardura onartu behar dute" eta, "behingoz, zeharkako politikak egin behar dituzte"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak