Antzinako musika jotzen duen Danserie Ensemble taldearekin, Etxepareren testuak haren garaiko musika tresnekin eta moldeekin musikatu nahi zituzten, eta, hori egin ahal izateko dokumentazio bila hasita, Azkonak datu historiografiko berriekin egin zuen topo: Mosen Etxeparek seme bat eduki zuen, seme hark ezkontzeko gorabehera handiak izan zituen, etxeparetarrak zerga-biltzaileak ziren, eta Nafarroako Erresumaren konkistak haiengan eragin kaltegarriak eduki zituen.
Bernart Etxepare eta, hartara, haren lana, euskarazko lehen liburua, hobeki ulertzeko aukera ematen duen datuak, doike. Danserie Ensemblek Bernart Etxera 1545 disko-liburua jalgi berri du plazara, Pamiela argitaletxearen eskutik.