Eraikin bat baino askoz gehiago, Euskal Herriaren parte dira baserriak. Paisaiaren parte dira, kulturaren parte eta historiaren parte. Azken urte hauetan, gainbeheran dago baserri giroa, baina eraikinak eraberritu eta baserriei beste bizitza bat emateko lanean dihardu Ugaitz Gaztelu Onandiak. Kasualitatez iritsi zen Arkitekturara eta herriminez erabaki zuen baserriek ikertzea. Baina maite du lana, eta baserri bat eraberritzen duen aldiro sentitzen du egiten ari denak merezi duela.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.