ELKARRIZKETTAP

Joseba Irazoki: "Musikariok musikaren zerbizura egon behar dugu, edertasuna hor baitago, eta ez egoan"

Ttap 2024ko abenduaren 11

Joseba Irazoki (Bera, Nafarroa Garaia, 1970) berezkoa duen jatortasun eskuzabal horrekin hartu gaitu bere entsegu eta sormen lokalean, dozenaka gitarraz, pedalez eta anplifikadorez inguraturik. Gitarra Lekeitioak, onomatopeikoak II disko instrumentala plazaratu berri du.

30 urte bete berri dira Londresera gitarra ikastera joan zenetik. Ordutik, gitarraren menpe eta haren atzaparretan harrapaturik bizi dela dio. Diskoak hori baieztatzen du: gitarraren birtuoso baten erakustaldi latza baita. Aurretik prestaturiko melodien gainean inprobisazio saio harrigarriak egiten ditu. Antzeko moldean erantzuten die elkarrizketako erantzunei: lehendabizi, erantzun ortodoxo samarra, eta jarraian, ateraldi bizi eta hainbatetan espero gabeak.

Hemen duzue bere abesti bat:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak