Txuri-Urdin Amerikanuak Realzaleen lagunartea sortu dute Boisen (Idaho, AEB). Aurretik ere egon dira saiakera gehiago, baina ofizialtzea lortu duen lehen lagunartea izan da hau. 45 kide ditu; tartean, hiru debagoiendar. Euskal Etxean eman diote hasiera ofiziala, Xabi Prieto eta Zuhaitz Gurrutxaga Realeko jokalari ohiekin batera. Astebete iraun dute ospakizunek; askotariko ekintzak eta bisita instituzionala, tartean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.