Danbakaren bigarren gauak emandakoaz ere jardungo dute saioan, Low Cost Deluxe, Eten, K-PO eta Rebel Noise taldeen emanaldiak ekarri dituzte gogora Aitziber Aranburuzabalak egindako erreportajearekin.
Itzulerak da aste honetako Danbakast saioaren gai nagusia: sasoi baten arrakasta lortu eta desegindako taldeen itzulera, jaialdien itzulera, diskoen berrargitalpenak. Aitor Aldanondo gonbidatu dute horren gainean jarduteko, Brigada Criminal, Fiachras edota Bizardunak taldeetako gitarra-jotzailea. Harekin batera, Unai Etxenausia kazetaria eta Larraitz Arriolabengoa musika irakaslea izango ditugu bidelagun.
Danbakaren bigarren gauak emandakoaz ere jardungo dute saioan, Low Cost Deluxe, Eten, K-PO eta Rebel Noise taldeen emanaldiak ekarri dituzte gogora Aitziber Aranburuzabalak egindako erreportajearekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.