Zesta-puntaren iraultzaren aurpegietako bat da Aritz Erkiaga. Iazko denboraldian, partiduen %83 irabazi zituen eta ligako pilotari onenaren aginta makila eskuratu zuen. Hamahiru txapel jantzi ditu bederatzi atzelarirekin eta hasi berri den denboraldian dena emateko gogoz dago. Kameraz kanpo aitortu digu ez dela entrenatzen. Eta, haren emaitzak ikusita, behar ere ez. 37 urte dituen arren, ez du erretiroan pentsatzen eta ikuskizuna ematen jarraitu nahi du Euskal Herriko kantxetan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.