"Berehalako su-etena eta genozidioaren amaiera" aldarrikatu dituzte

Amaia Txintxurreta Guridi 2024ko urr. 21a, 19:51

Gernika-Palestina Herri Ekimenetik Euskal Herriko udaletxeen aurrean kontzentratzeko deiari erantzun diote Euskal Herriko 178 herritan; tartean, Debagoienean. Izan ere, elkarretaratzeak egin dituzte Arrasaten, Bergaran, Oñatin, Aretxabaletan, Eskoriatzan, Antzuolan eta Elgetan.

Sirena hotsekin hasi zituzten elkarretaratzeak bailarako hainbat herritan eta Leire Vargas bertsolariak idatzitako poemak ere ozen irakurri zituzten. Ia urtebete igaro da Gernika-Palestina herri ekimena martxan jarri zutela, Palestinan gertatzen ari den sarraskiagatik. Eta asteleheneko elkarretaratzeekin berriro ikusarazi nahi izan dute, urtebeteren ondoren ere, sarraskiaz hitz egiten jarraitzen dutela.

Adierazi dute hasieratik, ekimenaren helburua izan dela "gure herrian ahalik eta erantzun zabalena eta transbertsalena artikulatzea", mobilizazioei garrantzia emanez. Horren bidez, euren "elkartasuna bideratuz eta instituzioak zein nazioarteko komunitatea interpelatuz".

Dena den, azpimarratu dute ahalegin horretan "ez etsitzea", ez diotelako itxaropenari ateak itxi nahi. Eta beste behin "berehalako su-etena eta genozidioaren amaiera" aldarrikatu dituzte ozen, "munduan Gernika gehiago egon ez daitezen, bakearen eta justiziaren aldeko deiadarra" eginez.

Elkarretaratzeak bailarako hainbat herritan egin dituzte: Arrasaten, Bergaran, Oñatin, Aretxabaletan, Eskoriatzan, Antzuolan eta Elgetan.

Bergarako San Martin plazan elkartuta.

Oñatin egin duten elkarretaratzearen argazki bat.

Aretxabaletan egindako elkarretaratzea.

Elgetan izan den elkarretaratzearen une bat.

Herriko Plazan egin dute elkarretaratzea Antzuolan.

Fernando Eskoriatza plazan egindako elkarretaratzean batutakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak