Chill Mafia: "Talde armatu bezala desegin gara, baina lagun eta sormen talde bezala segituko dugu"

Ttap 2024ko urr. 23a, 09:34

Duela lau urte Chill Mafia egurrean hasi zelarik, Euskal Herrian guztiz ezohikoak ziren autotunedun eta gitarrarik, baxurik eta bateriarik gabeko taldeak. Egun, aldiz, andana dira. Musika urbanoan aitzindari izan dira. Eszena freskatzea etorri ziren eta egin dute.

Zeregin horretan, alta, beraiek galdu dute freskura: erran beharrekoa erran dute, egin beharrekoa egin dute eta aspertu egin dira. Taldea horregatik deseginen dutela diote. Ez ei dago haserrerik edo diru konturik tartean. Edonola ere, haien azken diskoa, Agur eta ohore x alla va la despedida, karrikaratu berritan, solasaldian beti bezain txinpartatsu sumatu ditugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak