ALBISTEAK

Danbaka 6: publikoak Ondare aukeratu du lehiaketan parte hartzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko urr. 7a, 14:58

2022an Arrasaten sortutako Ondare taldea aukeratu du publikoak Danbakaren 6. edizioan parte har dezan. Rock alternatiboarekin, post punkarekin eta beste soinu batzuekin esperimentatzen duen laukotea da, eta oso pozik hartu dute albistea: "Ze ona! Ez genuen espero baina egia da lan handia egin dugula botoak erakartzeko".

Irailaren 30etik urriaren 6ra 1.098 boto baliodun jaso dira danbaka.eus atarian, eta honako hau da boto baliodunen banaketa: 

 1 ONDARE: 315 boto (%28,69)
 2 HECETU WELO: 219 boto (%19,95)
 3 BEHI BI BLUES: 181 boto (%16,48)
 4 HANKAZ GORA: 128 boto (%17,66)
 5 GINKA BILOBA: 117 boto (%10,66)
 6 LAPUR: 99 boto (%9,02)
 7 GOLDEN BLEND: 18 boto (%1,64)
 8 DEBEKU: 15 boto (%1,37)
 9 FANGO: 6 boto (%0,55).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak