HEMEN DEBAGOIENA

Danbaka 6: epaimahaiak 24 proiekturen artean 15 aukeratu beharko ditu

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko ira. 24a, 17:49

Izen-ematea irailaren 22an itxi ostean, askotariko 24 proposamen daude gertu Danbaka Musika Lehiaketaren seigarren edizioan parte hartzeko. Epaimahaia hasita dago lanean 24 horietatik 15 aukeratzeko; irailaren 29rako eman beharko dute epaia. Gero, irailaren 30etik urriaren 6ra, publikoak aukeratuko du 16. proposamena.

Honako talde hauek eman dute izena 2024ko Danbakarako (alfabetikoki ordenatuta):

721-GOGOR GABILTZA Aretxabaleta. Trap-punka.

BANANA SHAKE Arrasate. Ska-punka.

BEHI BI BLUES Bergara eta Soraluze. Bluesa.

DEBEKU Bergara. Rock gogorra.

DEL VAL Arrasate. Popa. 

ETEN Aretxabaleta. Rocka.

FANGO Bergara. Rocka.

GINKA BILOBA Arrasate. Rocka.

GOLDEN BLEND Bergara eta Antzuola. Punk-rocka.

HANKAZ GORA Arrasate. Punk-oi!-a.

HECETU WELO Deba, Lezo, Beasain eta Arrasate. Grunge, blues rock eta stoner rocka. 

HENKO Oñati. Metala.

K-PO Bergara. Musika urbaoa: house, funk brasildarra eta reggetoia.

KARENA Antzuola. Pop-folka.

KORDA ROTA Arrasate. Rocka.

KTARSIA Bergara. Musika akustikoa.

 

LAPUR Oñati. Grunge-a.

LOW COST DELUXE Bergara. Rocka.

MAIDER MIMI Maider Triviño bakarlari aretxabaletarra. Estilo ezberdinen nahasketa.

MALKO Oñati. Rocka. 

ONDARE  Arrasate. Rock alternatiboa eta post-punka.

REBEL NOISE Arrasate. Punk-rocka.

SOTOALDE Bergara. Musika urbanoa.

TXERRIKUMEAK Aretxabaleta. Punk-rocka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak