Debagoienean ere itsasoa hasten delako, urriaren 19an erreka auzolanera batzeko deia egin dute. "Ekimenak bailara ikuspegia izateaz gain, Deba erreka eta hori elikatzen duten erreka txikiagoen ezagutza eta naturarekin dugun harremanaren sendotzea ditu xede nagusiak; soilik ezagutzen dena zaintzen delako. Horrez gain, errekaren bueltan. elkartu eta herrikideen arteko ezagutza eta harremanen sendotzean ekarpena egiteko bokazioa ere badu Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean egitasmoak", adierazi du Lander Juaristik, Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean egitasmoko kideak.
Auzolan honetan herri bakoitzak bere izaera propioa izanda, denek data berean egin beharrean, Antzuolak konpromisoa du adostutako datan, eta, beraz astebete lehenago egingo dute erreka garbiketa, urriaren 12an. Gainontzeko herri guztiek, berriz, urriaren 19an gauzatuko dute egitasmoa.
Herri bakoitzak bere programazioa
Izen-ematea zabaldu dute, eta kartel bateratu bat argitarako duten arren, herri bakoitzak bere ekintzak antolatuko ditu. Erreka garbiketan izena emateko, bestalde, karteletako QR kodearen bidez, formularioa beteta nahikoa izango da; "izen-ematea herri batzuetan eskertzen da, izan ere, aseguru aldetik edo 200-300 pertsona antolatzea, adibidez, ez delako erraza"…