Migel Arregi eta Jose Mari Bengoa oñatiarrek eta Jesus Mari Plazaola arrasatearrak hartu zuten parte atzokoan, baina ez zuten garaipena eskuratu, Jabier Zubiaurre Mutrikuko (Gipuzkoa) artzainarentzat izan baitzen txapela, Mendi eta Argi txakurrekin eginiko lanarengatik. Hala ere, bailarako artzainak ez ziren esku hutsik gelditu: Bengoak, esate baterako, garaikurra eskuratu zuen 286 puntu erdietsita Zeu txakurrarekin; Arregik, berriz, Goiz eta Lagun txakurrak eraman zituen txapelketara, eta 239 puntu lortu zituen, Eusko Label Saria etxeratuz. Plazaolak Bat txakurrarekin egin zuen lan, baina saririk gabe itzuli zen etxera, 28 punturekin.