Argazkiak bidaltzeko bi modu daude: Whatsappez edota Telegram bidez 688 69 00 07 zenbakira edo posta elektronikoz argazkiak@goiena.eus-era bidalita. Aurtengo berrikuntza 16-18 urte bitartekoei zuzendutako Gazte Saria izango da; mendiko motxila, bastoiak eta kantinplora eskuratzeko aukera izango baitute. Beste sariak honako hauek izango dira: Arrasateko eta Bergarako Halcon Bidaiei esker, bi lagunentzako landetxe batean gaua eta gosaria; Gure Ametsa jatetxean bi pertsonarentzako afaria eta Arrasateko Eroski hipermerkatuari esker, Samsung Galaxy A05s mugikorra. Irailaren 27tik urriaren 2ra Publikoaren Saria aukeratzeko epea zabalduko da eta sarituak Bergarako Ereindajan-en eskutik bertako eta kalitatezko produktuen saskia jasoko du.
Bost sari nagusiak Goiena Komunikazio Taldeko kideek osatutako epaimahaiak aukeratuko ditu argazkiaren kalitatea eta originaltasuna kontuan hartuz. Irabazleak nortzuk diren urriaren 4an emango da aditzera, Goiena aldizkarian eta Goiena.eus-en.