Debagoieneko musika taldeek parte hartu ahal izango dute Danbaka Musika Lehiaketan eta izena emateko aukera zabalik dago irailaren 22ra arte. Denetariko estilo eta formatuak izango dira ongi-etorriak eta 2022an parte hartu zuten horiek ere berriz izena emateko ateak zabalik izango dituzte.
Danbakaren gaineko informazio guztia eta lehiaketaren oinarriak, Danbaka.eus-en atarian kontsulta daitezke baita leku berean izena eman ere.