Patuak, edo Larrahe jainkoak, nahi izan zuten aurkikuntzaren unea 40 larunbetarrekin auzolanean ari zirela suertatzea,Joseba Asiron historialaria lagun zutela. Erromatar aldare bat, Valeria Vitella emakume izenarekin eta Larrahe teonimo baskonikoarekin, Iruñetik hogei kilometrora. Agirreri begiek dir-dir bizia egiten diote horren inguruko azalpenak ematen dituelarik.