Ikastolen zazpigarren batzarretik "indartsu" irten dira ordezkari debagoiendarrak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko eka. 26a, 15:44

Ikastolen Elkarteak zazpigarren batzarra egin zuen ekainaren 22an Iruñeko Baluarte jauregian, Euskal Herriko 114 ikastoletako ordezkarien presentziarekin. Debagoienera etorrita, Arizmendi, Aranzadi eta Txantxiku ikastoletako arduradunekin elkartu da GOIENA, zazpigarren batzar horrek emandakoaren berri jasotzeko.

2009an egin zen Ikastolen azken batzarra eta 15 urteren ondoren, joan den zapatuan egin zuten zazpigarrena. Besteak beste, erabaki zuten Ikastola eredua eguneratu, egonkortu, zabaldu eta aldarrikatzea, Ikastolen Elkartea indartzea, Euskal Herri osoko mugimendu-izaera indartzea, pertsonak erdigunean jartzea, ikastolen irismena handitzea, Hezkuntza Proiektua sendotzea, euskal kulturaren sorkuntzan eta transmisioan lan-ildo berriak ezartzea eta Ikastoletako hizkuntza-proiektuak eguneratzea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak