Jardunaldiak egin zituzten atzo, eguaztena, Aretxabaletako Arkupe aretoan, Esperientziak ezagutuz gurean erein izenburupean, eta 50 lagun inguru elkartu ziren. Debagoienean garatzen ari den proiektuaren gainean hausnartu eta Euskal Herriko beste hainbat txokotan abian diren elikadura burujabetzako ekimenen berri jaso zuten. Jardunaldiek emandakoaz aritu dira hizketan Hemen Debagoiena saioan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.