Zirkua du bizibide eta pasio. Zirika Zirkus konpainia sortu zuen eta horretan egiten du lan, eta haren auzoko haur eta gazteei zirkua musu-truk irakasten die. Barrea eragitea bezainbeste maite du barre egitea, ozen, indar betean, baina serio mintzatzen ere badaki, zirkuaz, umoreaz, famaz, arrakastaz, ametsez, militantziaz.