Bergarako Elikagai Bankuan 52 lagun daude bost taldetan banatuta, egun bakoitzean bat. Horietako lantalde bakoitza bi taldetan banatua dago; horietako bat, eguneko produktu freskoak aukeratzen aritzen da, eta, beste lantalde bat, hileroko produktuak antolatzen. Gaur ere iritsi dira elikagaiak Bergarako bankura, eta, antolatzen eta gordetzen aritu dira boluntarioak.
Diru gehiago gauza berdinak emateko
"Urtean egiten ditugun kanpainetan jasotakoak ez dira nahikoak izaten eskabideei erantzuteko. Orduan, enpresetara eta pertsona partikularrei bidaltzen dizkiegu eskabideak. Eskerrak horri, erosketa batzuk egiten ditugu kanpainak konpletatzeko eta jendeari emateko". Hala ere, beti dagoela beharra azaldu nahi izan du Jose Mari Beitiak, Bergarako Elikagai Bankuko arduradunak. "Erosketak egiten ditugu, eta, kontuan izan prezioan bariazioak daudela. Iaz, 400 tonelada izan ziren, baina, aurten, auskalo. Izan ere, esaterako, olioak izan duen prezio igoerarekin, diru gehiago behar dugu gauza berdinak emateko".
Bergaran boluntario 52 boluntario
Boluntario falta dagoela ere azaldu dute Bergarako Elikagai Bankukoek. Esaterako, Juan Migel Pagalday eta Felix Larrañaga boluntario lanetan ari dira bertan, eta egiten dituzten lanak azaldu dituzte, besteak beste.
"Martitzenetan etortzen naiz ni. Bi taldetan banatuta gaude; batzuk, ultimo minuto dira, eta, beste lau lagun aritzen gara gauza enbasatuak eta lote handiak antolatzen. Oso gustura etortzen naiz. Hasiera baten asmoa zen hiru hilabetez aritzea eta uztea, baina, talde ederra tokatu zitzaidan, eta hemen nago oraindik…".
Boluntario falta
"Juan Migelen lan bera egiten dut, baina egiten dugunaz haratago, boluntarioak falta direla azpimarratu beharra dago. Izan ere, adineko jende gehiago gaude, eta, gazte gehiago behar dugu. Ez dago erreleborik".
Eskerrak emateko aprobetxatuz
Udaberriko elikagai bilketako azken datuei erreparatu barik, boluntarioek eskaintzen duten laguntza zewin elikagaien bidez edo dohaintzan ematen duten guztiei eskerrak emateko ere aprobetxatu du Bergarako Elikagai Bankuko arduradunak.