Lehen kanporaketara aurkeztu ziren bederatzi debagoiendarretatik zazpik egin dute aurrera. Bi asteburutan jokatuko da bigarren fasea eta lehen asteburuan bostek eta bigarrenean bik abestuko dute. Etzi Antzuolako Torresoran egingo den saioan izango dira Oihana eta Ainhoa Arana ahizpak. Egun berean, berriz, Ane Zuazubiskar Pasaiako oholtza gainean izango da. Domekan Maider Arregi eta Aitor Tatiegi oñatiarren txanda izango da; biak Usurbileko saioan kantatuko dute.
Hurrengo asteburuan Urko Arregi eta Urko Egaña oñatiarrei tokatuko zaie. Arregi Elgetako Espaloia Kafe Antzokian egingo den saioan izango da, eta, Egaña berriz, Hernanin saiatuko da hurrengo faserako txartela eskuratzen.