Haurrei eta nerabeei arreta ematen den 116 111 Zeuk Esan telefono-zerbitzua indartu egin dute, eta maiatzetik eguneko urte guztietan eta 24 orduz artatzen dituzte deiak bertan. Iaz, 1.625 kontsulta artatu zituzten: ondoez psikologikoa eta berdinen arteko harremanak izan ohi dira gazteen kontsulta nagusienak. Helduendako aholkularitza ere ematen dute, ordea. Kasu honetan, familia-harremanen ingurukoak izan ohi dira kontsulta gehienak. Zerbitzuko teknikari Iker Pinilla izan da Hemen Debagoiena saioan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.