Aritz Ibañez Lusarreta (Iruñea, 1983). LinkedIn sareko profilean, hitzez hitz, "dantzaria eta kazetaria" dela dio, eta hurrenkera hori ez da ausazkoa: "Menostutako jarduera bat goretsi nahi izan dut". 23 urte daramatza 75 urte egin berri dituen Iruñeko Duguna dantza taldeko zuzendari lanetan. Epe horretan, genero markarik gabeko errepertorio berria sortu dute, XXI. mendeko komunitatearen beharrei eta balioei erantzuteko. TTAPek Iruñeko Alde Zaharreko San Frantzisko ikastetxe publikoko patioan egin dio elkarrizketa; udal dantza taldean lehen entseguak egin zituen lekuan, hain justu ere.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.