Gipuzkoako Foru Aldundia hainbat asfaltatze lan egiten ari da azken hilabeteotan Debagoienean. Bost milioi eta erdiko aurrekontuarekin, Markulete eta Atxabalpe artekoak dira hasi dituzte azkeneko lanak, eta bost hilabeteko epea izango dute; hain zuzen, irailerako amaituta egotea espero da. Lanek, beraz, eragina dute eguneroko trafikoan: Markuletetik Garagartzako biribilguneraino, esate baterako, trafiko astun handia izan ohi da; Garagartzatiko biribilgunetik Atxabalperiano, berriz, txikiagoa da trafikoa.
Horrez gain, Gorlatik Elosura arteko errepidean ere asfaltatze lanak egiten dihardu Aldundiak. Irailean hasi ziren birgaitze lanekin sei kilometroko zatian, eta, lanen zati handiena eginda dagoen arren, bide-zoruaren azken zati bat botatzea falta da guztiz amaituta egon dadin. Horretarako, ordea, klimatologiaren menpe dago Aldundia, azken geruza aplikatzeko tenperatura eta hezetasun jakin batzuk behar baitira.
Epeleko biribilgunea
Epeleko biribilguneari dagokionez, autobidetik hara sartzeko goizeko lehen orduetan gertatzen ziren auto-pilaketen ondorioz, bigarren erreil bat ahalbideratu dute bi auto batera sar daitezen. Biribilguneko irlatxoak ere eraldatu eta margotu dituzte, eta drainatze sisteman hobekuntzak egin dituzte. 136.538 euroko aurrekontua izan zuten lan horiek egiteko eta hiru hilabeteko epea egin dituzte, Bidegi gidari izanik.