EH Bilduk 11 jarleku lortu ditu Gipuzkoan. Hala, bosgarren lekua zegoen Lore Martinez aretxabaletarra eta zazpigarren zegoen Rebeka Ubera elgetarra legebiltzarkide izango dira.
Jeltzaleek bederatzi eserleku lortu dituzte. Beraz, Elena Lete bergararra (zazpigarrena zerrendan) eta Aitor Urrutia eskoriatzarra (zortzigarren) legebiltzarkideak izango dira. Marijo Etxegoien oñatiarrak (zerrendan, hamargarrena) hatz puntekin ukitu du jarlekua.
Bestalde, Arabatik ere egongo da bailarako ordezkaririk: PSE-EEko Alberto Alonso oñatiarra (laugarrena zerrendan). Alderdi Sozialistak lau eserleku lortu ditu Araban.