Nerea Perez: "Gizarte mugimenduek 1512ko Nafarroan ez ezik 1970ekoan ere aurki ditzakete erreferenteak"

Ttap 2024ko mar. 20a, 09:18

Nerea Perez Ibarrola Iruñeko Txantrea auzoaren alaba da, zentzu figuratuan, eta Iruñerriko 70eko hamarkadako grebetan parte hartu zuen langile bikote batena, zentzu literalean. Dioenez, txikitatik bizi eta entzundakoek eraman dute HIstoria behetik eta behekoen ikuspegitik ikertzera. Historia ikasketak amaituta, Iruñerriko langile mugimenduaren sorrera ikertu zuen. Doktoretza tesia horri buruz egin, eta liburu ere bihurtu zuen: Langileria berri baten eraketa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Historia Graduko dekanordea den honetan, mugimendu horren garapena eta ustezko desagerpena aztertzeari ekin nahi dio; hau da, 80ko hamarkada aztertzeari. Bitartean, Emilio Majuelo eta Fernando Mendiola aurreko dekanordeekin batera, NUPeko Historia Gradua jarri du martxan. Oso lanpetuta dirudi. Eta egindako lanarekin oso harro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak