29 taldek eta zortzi gimnasta bakarlarik hartu zuten parte pasa den domekan, martxoaren 10ean, Iturripen eginiko benjamin mailako topaketetan. Eskoriatza eta Aretxabaletako gimnastek, Arrasate Dragoi taldekoek eta Ariznoa taldekoek hartu zuten parte. Uxue Azkarate eta Pablo Corres gimnastek, berriz, erakustaldien amaieran, Aerobik saioa eskaini zuten, Munduko Kopa txapelketan izango baitira datorren astean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.