Debagoieneko autoeskoletan ere hasita dago gidabaimenak euskaraz ateratzeko eskuliburuen banaketa. Aspaldiko eskaera da, eta ia urtebeteko lanaren ostean azaroan aurkeztu zituzten euskarazko eskuliburuak Euskadiko Autoeskolen Federakuntzak eta Eusko Jaurlaritzak. Gidabaimenak euskaraz! ekimena zein puntutan den azaldu dute lantaldeko kide Unai Zuluagak eta Iñaki Aizpuruk.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.