Aurten ere Emakumeok bidea eraikiz lelopean egingo dute oinezko martxa berezia eta Aretxabaletatik Eskoriatzarako bidea egitea tokatuko da aurten ere. Horrekin batera, ohitura dutenez, bi emakume omenduko dituzte: lehena Aretxabaletan martxa irten aurretik eta bigarrena Eskoriatzan, martxaren amaieran. Omenduak nortzuk izango diren aurrerago jakinaraziko dute; izan ere, oraingoz, izena emateko aukera otsailaren 14ra arte dagoela jakinaraztea izan da euren lehentasuna.
Izena ematearekin batera eta kamiseta nahi dutenek neurria zehaztu beharko dute martxoaren 10ean jaso dezaten eta martxa kamiseta soinean dutela egin dezaten.