Izpiritualtasuna lantzeak ekarri dio aldarte argitsuago hori: meditazioak, yogak. "Nire azken urteotako bertso-bidean hori izango da e egin dudan lanketarik handiena eta eraginkorrena", nabarmendu du. Gizon zuri heterosexual aberatsa izatearen pribilegioaren kontziente, nafar bertsolari izateak dakarren azpiratzea salatu du, Nafarroa Garaiko bertsolaritza "loraldi bete-betean" dakusan honetan.