Arrasateko Leire Etxezarreta batu zen ondoren ekimenera eta taldearen lehen diskoaren grabaketan parte hartu zuen. Gaur egun, boskote formatuan jarduten du Bizkaiko taldeak: Irati Bilbaok hartu du Etxezarretaren lekukoa; Gorka Bravo sarrabete-jolea; Pablo Bueno gitarra-jolea; Nerea Quincones perkusio-jolea eta Jordi Arcusa baxu-joleak.
Txori arraina izeneko diskoa argitaratu berri dute eta Bergarako Seminarixoan aurkeztuko dute egubakoitzean, 20:00etan hasita. Arrasate Irratiko gaurko, eguaztena, Zaku bete kontu saiora gonbidatu dute Irati Bilbao abeslaria.