Arrasateko Ibai Artek abendua betea izan du. Askotariko ekintzak egin dituzte, eta horrek, herritarrak, erostera animatu dituela uste dute. Oñatin, aldiz, tonbola ipini du Foruen plazan Txanda elkarteak, eta horrek aukera eman die herritarrei Oñatin erosi eta trukean opariak jasotzeko. Merkatarien eta herritarren arteko harremana sendotzeko balio izan duela diote.
Beherapenak
Olentzerorendako eta Errege Magoendako oparien ostean, badator urtarrileko aldapa eta horrekin batera, udazken-neguko beherapenak. Abendu onaren ostean, merkatariak gogotsu daude merkealdietarako. Eguraldiaren menpe, beti ere. Udazken-neguko beherapenak otsailaren 29ra arte luzatuko dira.