Nerea Fillat proiektuaren sortzaileetako bat da. Historia ikasketak egin zituen eta Kale Nagusian zerbitzari zein editore lanetan aritzen da. Elkarrizketetan analisi zorrotzak egiten ditu. Katakrak sendo dakusa, heldutasun fase batean, militantzia ereduaren gainbehera orokorra nabarmen eragin badie ere. Eta Iruñea Katakrakekiin hobea dela dio, ezinezkoak ziruditen gauzak posible egin dituztelako. Askok diote Katakrakek ez dirudiela Iruñeko lokal bat, baizik eta beste hiri handiago eta irekiago batekoa. Iruñeak ez ote duen ematen handiagoa eta irekiagoa Katakraki esker.