Hamalau edukiontzi erre dituzte hilabetean Arrasaten eta Aretxabaletan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko urt. 5a, 09:04

Debagoieneko Mankomunitateak salatu duenez, "nahita" egindako ekintza bat izan da, eta modu errepikakorrean gertatu da.

Hilabeteko epean, 2023ko abenduaren 3tik 2024ko urtarrilaren 3ra, Arrasaten eta Aretxabaletan hamalau edukiontzi erre dituztela adierazi du Debagoieneko Mankomunitateak: ontzi arinen bost, paperaren beste bost, organikoaren bi eta errefusaren beste bi. Horietatik hamar Arrasaten erre dituzte eta beste lauak Aretxabaletan. "Edukiontzi erreketa hauek Mankomunitateari sortutako kostu ekonomikoa oso handia izan da: zehazki, 12.547,55 euro, BEZ kanpo". Alabaina, kalteak harago doazela salatu du: "Inguruko ibilgailu, etxebizitza eta bizilagunengan arrisku handia sor dezakete, nahita piztutako suak kalte handiak sor baititzake edukiontzi inguruetan".

Mankomunitateko ordezkari politikoek "ardura eta ezinegon handia" adierazi dute, eta herritarrei "arduraz" jokatzeko eskaria egin diete, "arrisku egoerak ekidin eta ondasun publikoak ez kaltetzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak