Goienakideek bailarako egutegi tematiko osatuena jaso dute etxean opari

Aitor Agiriano Arrese 2023ko aza. 23a, 15:37

Komunitatearekin elkarlanean egindako bailarako egutegi osatuena jaso dute Goienakideek etxean. Elgetan eta Leintz Gatzagan bihar jasoko duten arren, gainerako herrietan etxean dute jada GOIENAk egindako opari praktikoa. 2024. urteko paretako egutegia da, tematikoa eta lanbideak ditu ardatz.

Bi atal nagusi ditu: alde batetik, egutegia bera, non hilbete bakoitzak Debagoieneko argazkilari batek ateratako argazkia duen; eta, bestetik, lanbideei eskainitako argazki erreportajeak osatzen du bigarren atal nagusia. Herri eta auzoetako hitzordu garrantzitsuenak, egun seinalatuak, efemerideak, Euskal Herriko jai egunak, lanbideei loturiko esaera zaharrak, tenporak eta ilargi aldaketak jaso dira bertan ere.

Egutegi bakarra ez, bi egutegi jaso dituzte, gainera, Goienakideek eta jasotako egutegietako bat nahi dutenari oparitzeko aukera izango dute. Hala, Goienakideak nahi duenari opari bat egiteko aukera edukitzeaz gain, Goienakide berri bat ekartzea lortzen badu, upategi batera joateko zozketan sartuko da. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak