Elkarretaratzeak deitu dituzte azaroaren 25erako Debagoienean

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko aza. 24a, 12:07

Iaz A25ean Arrasaten egin zuten mobilizazioa. (Argazkia: GOIENA).

Bihar izango da Indarkeria Matxistaren kontrako eguna eta bailaran zenbait ekintza eta elkarretaratze antolatu dituzte Debagoieneko talde feministek.

Debagoieneko herri guztietan aterako dira kalera Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, eta honakoa da herriz herri antolatu duten egitaraua:

Arrasate

Azaroak 25

  • 12:00 Deba bailarako Itaiaren mobilizazioa herriko plazan.
  • 13:00 Mugimendu Feministaren mobilizazioa Seber Altube plazan.

Bergara

Azaroak 25

  • 09:00-12:00 / 15:00-18:00 Autodefentsa feminista tailerra Bergarako emakume gazteendako Agorrosinen.
  • 12:00 Martxanterek antolatutako manifestazioa, Munibe plazan.
  • 18:00 Topalekuak emakume migratuentzat: joskintza, migrazioan sendatzeko Ehunduko lokalean.
  • 20:00 Umeendako Kalean uso, etxean otso antzezlana Seminarixoan.

Oñati

Azaroak 25

  • 12:00 Elkarretaratzea Olakua auzoan, urmaelaren ondoan.
  • 13:00 Elkarretaratzea herriko plazan.

Aretxabaleta

Azaroak 25

  • 11:00 Emakume sortzaileen azoka.
  • 14:30 Bazkari feminista.
  • 16:00 Ez da kasualitatea bertso-saioa.
  • 18:30 Mugimendu feministak deitutako elkarretaratzea.

Oharra: ekintza guztiak Iturrigorri pilotalekuan izango dira; elkarretaratzea izan ezik.

Eskoriatza

Azaroak 25

  • 19:00 Elkarretaratzea plazan.

Antzuola

Azaroak 24

  • 18:00 Akelarre ikuskizuna Torresoroan.

Azaroak 25

  • 19:00 Elkarretaratzea herriko plazan.
  • 20:00 Bilau taldearen kontzertua Torresoroan.

Elgeta

Azaroak 24

  • 18:00 Genero indarkeriaren biktimarioa eta biktima ezagutzen hitzaldia Ane Lekandaren eskutik, udaletxean.

Azaroak 25

  • 12:00 Elkarretaratzea eta kazerolada herriko plazan. Ondoren, irakurketa plazan.

Aramaio

Azaroak 25

  • 18:00 Mugimendu feministak eta udalak deituta, kontzentrazioa herriko plazan.

Azaroak 26

  • 18:30 Zineklub feminista, El acusado filma.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak